2017(e)ko otsailaren 27(a), astelehena

Nola utzi iruzkinak blogetan??

Agian batzuek zailtasunak izango zenituzten Blogeko sarreretan iruzkinak uzteko. 

Hona hemen azalpen errez bat:

1.- Sarrera (mezu) bakoitzaren azpian "iruzkinik ez" edo "iruzkin bat, bi..." jartzen du, ondoan arkatz bat:


2.- Gainean klik egiten baduzue (aurreko irudian gorriz markatuta duzue!), honen moduko koadro bat zabalduko da zuek idatzi ahal izateko:



3.- Guk GOOGLE kontua erabilita egingo ditugu iruzkinak (Gogoratu GOOGLEn Saioa Hasi egin behar duzuela!)



4.- Iruzkina idatzi eta ARGITARATU.

LISTO!! ZUEN IRUZKINAK GUZTIEK IRAKURTZEKO MODUAN EGONGO DIRA BLOGEAN!!!


2017(e)ko otsailaren 25(a), larunbata

Errege Erregina katolikoak

Azken egunotan ERREGE-ERREGINA KATOLIKOen inguruan ibili gara: Isabel, Fernando, Kolon... hainbat gauza komentatu ditugu, ezta?

Saiatu gaitezen informazioa argitzen, izen asko izan dira eta ez nahasteko.

Nortzuk ziren Errege-Erregina katolikoak?

Errege-erregina Katolikoak Elisabet I.a Gaztelakoa eta Fernando II.a Aragoikoa ziren. Bien arteko ezkontzarekin (1469anIberiar Penintsulako bi erresuma handienak elkartu ziren.




Zeintzuk lurralde konkistatu zituzten beren erregealdian?

Euren erregetzan Nafarroako Erresuma, Kanariar Uharteak eta Granadako Erresuma konkistatu zituzten. 


Nork eta noiz aurkitu zuen Amerika?

Kolonek, 1492ko urriaren 12an Amerika aurkitu zuen.

Bidaia errege katolikoek finantzatu zuten.



Lehen bidaia 1492ko abuztuaren 3an irten zen Palos de la Fronteratik (Huelva). Hiru karabela irten ziren: Santa MaríaLa Pinta eta La Niña.



Zein zen Kolonen helburua?
Kolonen helburua espeziak eta urrea lortzea zen.

Kolonek bazekien Amerika zela aurkitutakoa?
Kristobal Kolonek uste zuen Asiara iritsi zela  eta uste horrekin utzi zuen mundua, europarrentzat ezezaguna zen kontinente bat aurkitu zuela jakin gabe.

(Gogoratu!!! Kolon Ameriketara iritsi zenererako Amerika dagoeneko oso populatuta zegoen eta Amerikako bertakoek esploratuta zuten lurralde guztia Kolon iritsi zenerako. EZ ZUEN EZER "DESKUBRITU")

Zer ekarri zuten Ameriketatik?
Amerikako bidea ireki zenean, elikagai berri ugari etorri zen Europara: artoa, patata, kakaoa, tabakoa, piperra, kalabaza eta abar.




2017(e)ko otsailaren 24(a), ostirala

GURE ABESTIAK: Kaixo (Urtz)







Trikitixa dantzatu nahiko nuke

edozein herritako jaietan

trikitixa dantzatu nahiko nuke
geure begiak topatuz plazan.



Maitemindurik nago eta

zu oraindik ez zara konturatu;
egunez mozkorturik nauzu
eta gau aldean ezin loak hartu.



Zu hor zabiltza dantzan eta

ni hemen hurrun ez dakidalako ...
norbaitek erakutsiko balit!
-Kaixo!
-Kaixo!
-Zelan?
-Ondo, ta zu?
-Beno..
-Zer ba?
-Begira.
-Esan.
-Heldu!
-Bihotza da!
-Bihotza da bai!

Esamoldeak


2017(e)ko otsailaren 22(a), asteazkena

Ikasteko teknikak: ESKEMAK


Ikasleok, dagoeneko 6.mailan gaude eta gero eta gehiago dira ikasi behar ditugunak.
Ikasi ez du esan nahi dena buruz jakin behar denik... ezta gutxiagorik ere!! Kontzeptuak ulertu, ideia garrantzitsuenak identifikatu, datuak... eta hauek lantzeko teknika ezberdinak daude.

Azken egunotan ESKEMAK egiten ibili gara. Hona hemen eskemei buruzko informazioa: nola egin, motak...






Informazio hau AIXERROTA BHIk editatua da, hemen duzue kontsultarako: 

2017(e)ko otsailaren 14(a), asteartea

San Valentin eguneko idazlanak

San Valentin egunaren aitzakiarekin, gure gelako ikasleek maitasun gutunak idatzi dituzte. Hauxe gutun horietako bat:                                       

Sestao, 2017ko otsailak 11



Zuretzat, lehengo aldiz ikusi nuenean liluratuta utzi ninduen neskarentzat:

Nik ez zintudan ezagutzen telebistako programa batean zu ikusi zintudan arte. Orain, nire bihotzaren taupadak azkartzen dira ikusten zaitudan bakoitzean.

Zure begiek itsasoaren kolorea dute eta izarrek bezala distiratzen dute. Zure barreak  alaitasuna transmitzen dit.                                                                       

Zure fisikoa ez ezik oso ausarta eta lehiakorra zarelako ere maite zaitut.

Astero, zeure burua gainditzen duzu. Jo ta ke aritzen zara agindutakoa atera arte. Niri zu bezalako jendea gustatzen zait, ni ere horrelakoa naizelako.

Bizitzan garrantzitsuena barrukoa da eta ez kanpokoa.

Jende askok pentsatzen zuen zu neska ederra baino ez zinela, baina gaur egun erakutsi duzu ez zarela bakarrik hori, oso trebea, ausarta eta langilea zarela.


Laster arte,


A.

❤❤❤❤❤❤

2017(e)ko otsailaren 8(a), asteazkena

Non bilatu informazioa?

Orain aste batzuk HIZTEGIei buruzko sarrera bat idatzi nizuen, IKUSI HEMEN

Oraingoan informazioa bilatzeko entziklopediei erreparatuko diet.

Gogoan izan, interneten dagoen informazio guztia ez dela beti erabilgarria, guk gure buruarekin "filtratu" beharko dugu!!

WIKIPEDIA: ezagunenetan ezagunena, ezta?

Wikipediak badu euskarazko bertsioa, beraz, saiatu zaitezte hau erabiltzen:


HIZTEGIA.NET orrialdeak ENTZIKLOPEDIA batzuk biltzen ditu:


Bertan topatuko dituzue, besteak beste, Lur Hiztegi Entziklopedikoa, Harluxet Hiztegi Entziklopedikoa...








Ziur beste hamaika ere egongo direla, batzuk baliagarriagoak, beste batzuk eskasagoak. 
Hasi trebatzen, etorkizunean ere oso ondo etorriko zaizkizuen tresnak dira hauek eta.








Aro Modernoko Pertsonaiak






NORTZUK DIRA ARGAZKIETAN AGERTZEN DIREN GIZON HAUEK?

Zuei, ikasleok, dagokizue hauen inguruko informazioa bilatu eta ikaskideei pertsonaia hauen berri ematea.

Gutxienez honako informazioa bilatu beharko duzue:

- Nor zen? 
- Non jaio/bizi izan zen?
- Zer egin zuen edo zergatik da ezaguna?


Noski, ez dugu hiztegi edo entziklopedia baten "copia" - "pega" nahi, bakoitzak informazioa bilatu, azpimarratu, ulertu eta ZUEN HITZEKIN kontatu beharko diguzue.

Zuen ahozko aurkezpenean argazkiak, musika, aurkezpenak... nahi duzuena erabili dezakezue, dena da ongi etorria!



2017(e)ko otsailaren 1(a), asteazkena

HISTORIA eta HISTORIAURREA

Oraindik batzuek ez dituzue HISTORIA eta HISTORIAURREKO AROAK ondo bereizten, ea irudi hauek lagungarri zaizkizuen:


Charo Lopez irakasleak aurkezpen bat eskegi du sarean, hemen duzue osorik ikusteko aukera, nik diapositiba pare bat hartu dizkiot zuek ikusteko:



GURE ABESTIAK: Aldapan gora (HUNTZA)

Movie Makerekin jolasean: UXUE

Movie Makerekin jolasean: HARITZ

Movie Makerekin jolasean: HODEI

Movie Makerekin jolasean: JONE

Movie Makerekin jolasean: IZARO Z.