2016(e)ko azaroaren 29(a), asteartea

Abenduko "zubia"n DURANGOKO AZOKA!!: #51DA Durangoko Azoka bizitzekoa DA!

Zuek, ikasleok, joan zarete inoiz Durangoko Azokara?



Abenduaren 2tik 6ra ospatuko da aurten eta bertan hainbat liburu eta diska berri ikusi, entzun, eta ezagutzeko aukera egongo da.

Egunkaria irakurtzen nengoela, hau irakurri dut:


Egunotan piramideekin bueltaka gaudenez, biztanleria gora eta behera...

gero eta ume gutxiago jaiotzen badira, nolakoa izango da BEREZKO HAZKUNDEA? Positiboa (+) edo Negatiboa (-) ??

Hemen albistea zuek irakurri ahal izateko:

2016(e)ko azaroaren 24(a), osteguna

Gure taldea ezagutzen , Iñigo


Ni Iñigo naiz eta 11 urte ditut.
Sestao River taldean jokatzen dut, 11 zenbakia daukat kamisetan.
Anai bat daukat Gabriel deitzen dena.
Oso majua naiz nire ustez, ile marroia daukat, begi marroiak eta argala eta altua naiz, horrelakoa naiz ni.

2016(e)ko azaroaren 22(a), asteartea

Biztanleria Piramidea II, Zer da?, eta... nola egiten da?

Dagoeneko badakigu zer den biztanleria piramidea, ezta?

Definizioa behin eta berriz irakurri eta AZALDU dugu.




Ibon Gereka deitzen den irakasle batek interneten Piramidea egiteko urratsak era argian jaso ditu:

Nik, irudi batzuk eskegiko dizkizuet, baina osorik ikusi nahi baduzue, hauxe da esteka:









Albisteak idazten: EREDUAK

Lau zauritu Bizkaiko errepideetan 

Goiz arazotsua gertatzen ari da gaurkoa Bizkaiko errepideetan, neurri handi batean, euria eta eguraldi eskasa direla tarteko. Hala, hiru istripu izan dira, eta lau pertsona zauritu dira. Gainera, ezbehar horien ondorioz, auto pilaketak gertatu dira. 

Goizeko zazpiak baino zertxobait lehenago gertatu da aurrenekoa, N-634 errepidean, Zornotza parean: Seat Ibiza batek eta Citroen Xara batek elkar jo dute, parez pare. Auto bakoitzeko bidaiari bana eraman dituzte zaurituta Galdakaoko Ospitalera. Istripu horren ondorioz auto ilara luzeak sortu dira; N-634an ez ezik, A-8 autopistan —Zornotzan sarrera eta irteera du— izan du eragina. Zortziak eta hamar aldera, beste bi ezbehar gertatu dira. Berriro ere Zornotzan gertatu da horietako bat: sei autok egin dute talka, baina ez da inor zauritu. Arrigorriagan, ordea, lau autok jo dute elkar, eta bi pertsona erietxera eraman behar izan dituzte. 

Berria, 2005-11-25 



------------------------------------------------------------

Ekitaldi asko egingo dira andrazkoek pairatzen duten indarkeriaren aurka 

Emakumeen Aurkako Indarkeriaren Kontrako Nazioarteko Egunaren harira ekimen eta ekitaldi asko egingo dira gaur Euskal Herri osoan. Horien artean nagusiak Emakumeen Mundu Martxako Euskal Herriko Plataforman biltzen diren eragileek antolatu dituzte. Halaber, herri eta eskualdeetako emakume elkarteek zein erakundeek bultzatutakoak egingo dira han eta hemen. Urtea hasi zenetik bederatzi emakume hil dituzte Euskal Herrian; estatistiken arabera, Hego Euskal Herrian 15.000 emakume inguruk tratu txarrak jasaten dituzte, eta NBEk atzo emandako datuen arabera, 18 segundoro gertatzen da andrazkoen aurkako indarkeria kasu bat munduan. Genero indarkeriaren aurkako egunaren harian, honako manifestazioak egingo dira Emakumeen Mundu Martxako eragileek antolatuta: Bilbon: 20:00etan, Arriagan. Baionan: 12:00etan, Herriko Etxean. Donostian: 19:30ean, Bulebarrean. Gasteizen: 20:30ean, Andra Mari Zuriaren Plazan. Iruñean: 20:30ean, Gaztelu Plazan. 

Berria, 2005-11-25



Nafarroan argitaratutako materiala da hau, webgune honetatik hartua:

Biztanleria Piramidea

Hauxe da WIKIPEDIAk Adin Piramideari buruz dakarrena:

Populazio piramidea  eskualde bateko biztanleriaren adin banaketa, sexuaren arabera, erakusten duen datu diagrama da


Guk egunotan landuko dugu Adin Piramidea nola egin eta labur bada ere, nola interpretatu.

Hauxe Euskadiko Piramidea (2010.urtea)


2016(e)ko azaroaren 21(a), astelehena

Zorionak ANE T.

Mila kilo ZORION zuretzako eta mila mila esker gure oparitxoagatik!!!

Azaroak 20, Haurren eskubideen Nazioarteko eguna

Gaur, azaroak 20, haurren eskubideen nazioarteko eguna ospatzen da.

1959ko azaroaren 20an Nazio Batuen Erakundearen Batzar Nagusiak haurren eskubide unibertsalak finkatu zituen. Bere 54 artikuluek haur guztien eskubide ekonomiko, sozial, kultural, zibil eta politikoak biltzen dituzte. Bere aplikazioa Gobernuen betebeharra da, baina beste agente batzuen betebehar eta erantzukizunak ere definitzen ditu, hala nola, guraso, irakasle, osasun arloko profesional, ikerlari eta haurrenak berenak.





Hitzarmenak argi eta garbi onartzen du (18 urtetik beherako) haurrek bizitza maila egokia izateko eskubidea dutela. Eta hitzarmen hau juridikoki loteslea da, edo bestela esanda, nahitaez bete beharrekoa da. Tamalez, mundu guztian ez, Somalian eta EEBBetan izan ezik, haiek ez baitzuten hizarmena sinatu.





Zer uste duzue? 
Munduko haur guztiek eskubide berberak al dituzte?

Zuen ekarpenak, zuen komentario eta iritziak ondo etorriak izango dira, beti bezala!!


2016(e)ko azaroaren 20(a), igandea

Gure taldea ezagutzen! Adrian

Ni Adrián naiz, hamaika urteko mutil alaia eta jatorra. Sestaon bizi naiz, Albiz eskolaren ondoan. Ile marroia eta motza daukat. Begiak, berdeak marroiarekin nahastuta dauzkat. Argala eta altua naiz.
    Albiz eskolara joaten naiz, eta, bertan, lagun pila bat dauzkat. Nire gelako lagunik onena Jon Peña da, mutil oso jatorra eta dibertigarria.
    Bateria eta bibolina jotzen ditut. Gainera, tenisean jolasten dut, eta antzerkia egiten dut larunbatero.
    Dantzatzea eta eskulanak egitea izugarri gustatzen zait. Nire janaririk gogokoena pizza da eta nire musika motarik gogokoena pop-a da.
    Oheratu baino lehen, izugarri gustatzen zait irakurtzea, lasaitzen nauelako.
    Heldua naizenean, artista izatea gustatuko litzaidake.

Gizarte: Biztanleria, Biztanleria Dentsitatea

Gogoan izan jaiotzen diren eta hiltzen diren pertsonen arteko aldeak lurralde bateko BEREZKO HAZKUNDEA positiboa edo negatiboa den adierazten digula.



Biztanleria kontzeptuarekin batera BIZTANLERIAREN DENTISTATEA kalkulatzen ere ikasi dugu.

Zergatik ez zarete saiatzen ariketa txiki hau egiten??


Informazio hau ZUBIA argitaletxeak publikatutakoa da eta KUETO eskolak igo du sarera.

Gizarte: Biztanleria, gehiago jakiteko

Egun hauetan biztanleriari buruz aritu gara: biztanleriaren piramidea, hazkundea negatiboa edo positiboa dela...

Informazio apur bat gehiago bildu dizuet, nahi duenak ikusteko eta denon artean kontzeptuak argitzeko:

- ZER DA BIZTANLERIA?



Esan genuenez, biztanleriaren inguruko informazioa jasotzeko ERROLDA era ZENTSUAK erabiltzen dira (zerrenda antzekoak non gu guztiak agertzen garen):


Datu horiek guztiak era argian jasotzeko BIZTANLERIA-PIRAMIDEAk erabiltzen dira:




Informazio guztia BERRITZEGUNE NAGUSIAk publikatutako txosten honetatik atera dut:

http://nagusia.berritzeguneak.net/gaitasun/docs/competencias/lenguaspymes/LH/biztanleria.pdf

2016(e)ko azaroaren 16(a), asteazkena

Google DRIVE erabiltzeko gida arina

Arin-arin komentatuko ditugu Google Drive erabiltzeko pausu batzuk. Ziur nago ordenagailu arrean jartzen zaretenean gehienek ez duzuela arazorik izango, baina... galduta zabiltzatenentzat, hementxe urrats batzuk.

Lehenik era behin, zuen ALBIZeko kontua gogoratu behar duzue: .........@albizip.eu, ezta?

Behin GOOGLEn sartuta, DRIVE bilatu behar duzue.


Behin barruan, Karpeta berria sortu nahi dugu, beraz, BERRIA, KARPETA.

Izen bat jarri beharko diozue, hoberena EUSK_IZENA (zuen izena!!) jartzea da.



Zuen ordenagailuan dagoeneko egin duzuen dokumentu edo bestelakoa (gogoratu! irudiak, abestiak, dokumentuak... edozer igo daiteke DRIVE kontura!!) igotzeko, KARGATU FITXATEGIA



Karpeta nirekin (edo zuen lagunekin, familiarekin...) partekatzeko, eskumako botoia sakatu eta PARTEKATU egin beharko duzue


Norekin partekatu nahi duzuen jarri beharko duzue, alegia, jasoko duen horren helbidea.

ADI!! Zuek aukeratu jasoko duenak bakarrik ikusiko duen edo editatu dezakeen... aukera ezberdinak dituzue.


Sarean badira hainbat tutorial, gehiago jakin nahi baduzue, bilatu, ikusi, galdetu...!!

https://www.youtube.com/watch?v=bZaqBGgNLrQ&list=PLHRDmHOm6_OfvW8SB9vgF9NykZ3evVlge&index=16

http://e-forma.kzgunea.eus/mod/book/tool/print/index.php?id=3193#ch4732

Albisteak idazten, 5Wen egitura

Komentatu dugu gelan kazetariek 5W-en egitura erabiltzen dutela albisteak idazterakoan:

Who?, What?, Where?, When?, Why?
Euskaraz:

NOR?, ZER?, NON?, NOIZ? eta ZERGATIK?



Albisteak, bere antolaketa propioa dauka (narrazioan adibidez Hasierako egoera, muina edo arazoa eta Amaierako egoera bereizten dira, ezta?), kasu honetan: TITULUA, AZPITITULUA eta GORPUTZA (momentuz ez dugu besterik behar!!)



Zalantzak izatekotan begiratu egunkarietan (galdetu etxean, ziur egongo dela bat edo beste, edo akaso etxe azpiko tabernan...) ziur argiago geratuko zaizuela!!!

Informazioa esteka honetatik atera dut, emaiozue begirada bat denbora duzuenean, oso interesgarria da!:

http://servicios.elcorreo.com/centrosescolares/pdf/vizcaya_euskera.pdf

Movie Makerekin jolasean, Andrearen argazki muntaia

2016(e)ko azaroaren 12(a), larunbata

Ez dago zeregin guraso eta irakasleekin... Ai zapotxin!!

Ostiralean kantuan entzun zintuztedan batzuk... lan polita ari zarete egiten Unairekin eta asko pozten nau horrek!

Oker ez banago hau kantatzen zenbiltzaten, ezta?

2016(e)ko azaroaren 10(a), osteguna

Euskarako probatxoa Astelehenean

Ene ikasle maiteok!

Azken asteetan sinonimo eta antonimoei buruz aritu gara, puntuazio ikusrrak lantzen, narrazioak idazten...

Datorren astean ikasitakoari lotutako proba errez bat egingo dugu, bihar emango dizuet guztiaren berri, baina... jakin dezazuen!

Gogoan izan, puntuak eta komak idazteko arauak blog honetan bertan jasota dituzue, eta sinonimoei dagokienean , http://www.hiztegia.net/sinonimoak.php webgunean dituzue hiztegi erabilgarriak.

Bihar arte!!

2016(e)ko azaroaren 9(a), asteazkena

Gizarteko lana egiteko TALDEAK

Ikasleok, hemen dauzkazue "Txapela Buruan..." lana egiteko taldeak:

1. Ibai, Iñigo, Gurutze, Garazi
2. Adrian, Tayra, Ainara
3. Eder, Laura, Ane T., Ander
4. Izaro, Izaro, Andrea P.
5. Aitor, Joel, Jon P
6. Andrea B, Peio, Ane R.

Aukeratutako hiriak:

Munich

Podgorica


San Petesburgo



Taormina

Tromso


Varsovia


KORRIKA 2017 aurkeztu dute gaur!!


Martxoaren 30ean hasiko da, eta apirilaren 9an helduko da Iruñera. 'Batzuk' leloa izango du

Apirilaren  6an pasatuko da Sestaotik, beraz... hasi entrenatzen!!



Informazio guztia BERRIAren webgunean:

Movie Maker programarekin jolasean, Joel, Azaroa 2016

Joelek futbolariei buruz egitea erabaki du,

Sektore Ekonomikoak

Sektore ekonomikoekin ez gara, esan genuenez, gehiegi luzatuko, dagoeneko emanda daude eta gogoratzeko informazio apur bat besterik ez dugu behar.

Lapuebla de Labarkako ASSA IKASTOLAko blogean (wikispace), sektoreen inguruko informazioa topatu dut, era errazean idatzita dago eta ziur baliagarri izango zaizuela.

Esteka hauxe da informazioa eta irudiak ikusi nahi dituenarentzat:


Nik baliagarri izan daitezkeen zatiak kopiatu dizkizuet:





Zergatik ez dituzue zuek lehen eta hirugarren sektoreari lotutako argazkiak bilatzen? 

2016(e)ko azaroaren 5(a), larunbata

Puntuazio markak: noiz erabili koma? zergatik bi puntu edo puntu eta koma?

Datorren urtean Lehen Hezkuntza alde batera utzi eta aurrera egiteko unea izango da. Institutura joango zarete eta garrantzitsua da ondo idazten jakitea, ez duzue uste?

Nik zenbait arau bildu dizkizuet, baina, jo, mesedez, arauak biltzen dituzten orrialdeetara zalantzak dituzuenean.

Euskaljakintza Gipuzkoako ikastola bat da, eta bertako andereño den Maite Goñik euskaraz idazteko gomendio piloa jasotzen ditu bere blogean, puntuazio marken inguruko artikulua honako helbidean duzue:



Zuzendu ditudan azken idazlanetan, ikusi dut batzuek akabatu nahi nauzuela, ITO egin naiz paragrafo batzuk irakurtzen nengoela...

Birpasatu arauak, mesedez!!

Ariketa hau ez da oso erraza baina agian saiatu ahal zarete ea nola ikusten duzuen zuen burua, ezta??




Gaurkoan LAURO ikastolaren Sites-a gomendatuko dizuet, hainbat baliabide ditu 3.ziklokoek euskara hobetzeko: