2016(e)ko abenduaren 27(a), asteartea

Denbora lerroak egiten

Zer da DENBORA LERRO bat?

Denbora-lerroa kronologikoki ordenatutako gertakizunen irudikapen grafikoa da, eta gertakizun horien arteko denbora-erlazioa bistaratzea ahalbidetzen du.


Definizio potentea, ezta?

Irakurri dezagun zatika ea hobeto ulertzen dugun:

 "Denbora-lerroa kronologikoki ordenatutako...": kronologikoki ordenatuta egotea, ordenean antolatuta egotea da, ezta? Ez dugu jarriko lehenengo 2015eko gertakari bat, gero 1900ekoa edo gero 1998koa, ezta? orden bat jarritu beharko dugu.

Wikipediak honako txantiloi txiki hau dakar:


"ordenatutako gertakizunen irudikapen grafikoa", ordenean doazen gertakariak (gogoratu gertakatiak mota askotakoak izan daitezkeela, adibidez zuen bizitzaren denbora lerroa egitean; zuen jaiotza, zuen neba arreben jaiotza, eskolara joan zineten lehen eguna...). Irudikapen grafikoa esaten duenean, grafiko mota bati buruz ari da, barra diagrama edo adin piramidea bezala, hau ere, grafiko mota bat da, irudiak erabiltzen ditugu (marra bat), ezta?




Amaitzeko...

"gertakizun horien arteko denbora-erlazioa" gelan komentatu dugun bezala, gertakarien artean erlazio bat egon behar da, ezin dugu 1900etik 2000.urtera uzten dugun tarte berdina utzi 2000tik 2005era, bestela...
Aprobetxatu koadernoan orri koadrikulatuak dituzuela distantziak zaintzeko.
Pentsatu lehenik eta behin zeintzuk izango diren gertakariak, zein urtetan hasi eta zein urtetan bukatuko den eta horren arabera kalkulatu tarteak.



Fijatu zaitezte, tarte bakoitzari kolore bat ematen zaio, eta irauten duenaren arabera, luzeagoa edo laburragoa izango da.

Horrez gain, tarte osoa hartzen duen aroak direnez, izenak nola kokatzen diren ere ikusteko aukera duzue.

Denbora lerro honetan, gertakari bakoitzarekin batera datak jartzea falta da, baina... beste zenbait gauza ikusi daitezke...

Jarraitu beharreko urratsak:






Zalantzak izatekotan, galdetu arazorik gabe!!!


2016(e)ko abenduaren 21(a), asteazkena

Abenduak 21, SANTO TOMAS

Euskal Herriko hainbat herritan ospatzen da Santo Tomas eguna.

Wikipedian begiratuta, honakoa irakur dezakegu: "San Tomas jaia Euskal Herriko hiri eta herri askotan abenduaren 21ean —San Tomas egunez— egiten den baserritarren feria eta jaia da."

Historiari buruz, honakoa dio: Feriak XIX. mendean du jatorria. Baserritar asko maizter bizi ziren euren baserrietan, eta aldiro errenta ordaindu behar zioten nagusi edo jabeari. Errenta ordaintzeko eguna San Martin (azaroaren 11) izaten zen, baina azkenean San Tomas eguneraino luzatzen zen epea. Egun horretan baserritarrak hirira jaisten ziren errenta ordaintzera, eta, bide batez, euren produktuak (barazkiak, kapoiak, oilaskoak...) saldu eta beste batzuk erosten zituzten.


BERRIA egunkariak "Txistorra eta jendetza kaleetan" izenburupean, hemen irakur dezakezuen artikulua publikatu du.

Bilboko azokan 100.000 pertsona inguru espero dituzte gaur BERRIAk dioenaren arabera : 

"Egun handia izaten da, eta horren tamainara egokitzen dira bi hiriburuak. Bilbon, esaterako, 280 postu jarri dituzte Areatzan eta Zazpikaleetan zehar, eta, beste urtebetez, 100.000 pertsona inguru espero dituzte. Azokaren 69. aldia izango da, eta postuak 09:00etan zabaldu dituzte, 22:00 arte."

Donostian aurten "Potxola" izeneko txerria izango da protagonista. Bideoa ikusi eta informazioa irakurtzeko EITBk webgune berezia du, IKUSI.



2016(e)ko abenduaren 19(a), astelehena

20. KORRIKA (BatZuk) ABESTIA

Martxoaren 30ean hasiko da Otxandion.
Apirilaren hasieran pasatuko da Sestaotik.

Hasi beharko gara abestia ikasten, ezta????

2016(e)ko abenduaren 16(a), ostirala

2016(e)ko abenduaren 14(a), asteazkena

Kontzeptu Mapak egiteko CMap Tools programa

Kontzeptu-mapa informazioa aurkezteko diagrama bat da, gai baten ikuspuntu zehatza irudikatzeko erabiltzen dena, kontzeptuak erlazionatuak eta hierarkikoki antolatuak agertzen direlarik.

Informazio gehiago, oso interesgarria, WIKIPEDIAn daukazue, egin KLIK HEMEN IKUSTEKO

Guk egun hauetan Cmap Tools erabili dugu,






Sarritan eskuz egiten ditugu, koadernoan edo orrietan, baina ordenagailu bidez egitea ere oso interesgarria da.

Programak aukera mordoa eskaintzen ditu, oinarrizkoetatik hasiko gara eta apurka-apurka etxean trasteatzea duzue.

Hona hemen bideo batzuk, ziur lagungarri izango zaizkizuela:




Gehiago ikusteko egin KLIK HEMEN

2016(e)ko abenduaren 12(a), astelehena

Gabonetan irakurtzeko LIBURU GOMENDIOAK

Gabonak gainean ditugu eta oporrak aitzakia ederra izan daitezke apur bat irakurtzeko, ez duzue uste?

Hamaika liburu daude euskaraz zuen adineko gazteentzat, gustuak ere oso ezberdinak izango dituzue seguruenik... baina... nik gomendio batzuk ditut zuentzako, agian baliagarri izango zaizkizue aukeratzerakoan.

1.-
Agatha Mistery Lapurreta Niagarako ur-jauzietan
SIR STEVE STEVENSON
Mezulari

Niagarako ur-jauzietako hotel batean lapurreta egin dute: Ratmusque Kanadako lapur ezagunak opera kantari baten kutxa gotorra ireki du eta izugarrizko balioa duten bitxiak lapurtu ditu.




2.- 
Aberastu naiz azkenean! Arlote metodoa, dirudun bihurtzeko
Eva Santana
Ibaizabal

Gaia: Umorea, hiriko ingurunea. Girotzea: Gaur egun. Laburpena: Oriol dut izena, baina etxean “mukitsu”, “buruhandi”, “aizak!”, “arrautza oskol” eta “zure seme hori” esaten didate. Hori gutxi balitz, sekula ez dut zentimorik izaten. Arlote bat naiz, ez dakit ulertzen nauzuen, baina ez naiz gehiago izango. Nire lagun Lisekin nagoenean, ez dago oztopo gaindiezinik! Nire familia pixka bat eramanerrazagoa izango balitz, zeruan egongo nintzateke! ESKERRAK PLAN BAT BURURATU ZAIDAN…

3.-
Altxorraren uhartea
Robert L. Stevenson
Erein

Mini klasikoak, 4 Jim Hawkins gaztetxoak, ustekabean, altxor ezkutu bat aurkitzeko mapa baten berri jakiten du. Sir John-ekin eta herriko sendagilearekin batera, abentura bizi-bizia izango du, baina pirata beldurgarri batzuei aurre egin beharko die.



4.-
Bukatu dira aitzakiak! Arlote metodoa, etxeko lanak egiteko
Eva Santana
Ibaizabal

Gaia: Umorea, hiriko ingurunea. Girotzea: Gaur egun. Laburpena: Berriz ere zigortuta, Gizarteko etxeko lanak ez egiteagatik! Hau amorrua! Marrazki bizidun bat izango banintz, hodei beltz bat izango nuke buru gainean; begietatik, tximista gorriak aterako litzaizkidake; belarrietatik, txinpartak; eta sudurzuloetatik, sufre koloreko lurruna, denak zur eta lur uzteko modukoa. MUNDUAN EZ DAGO EZ ESKUBIDERIK EZ JUSTIZIARIK! Bukatu dira aitzakiak! Arlote metodoa, etxeko lanak egiteko.


Agian KOMIKIAK nahiago dituzu...

5.-
Asterix Britainian. Bilduma Handia 8
 René Goscinny








6.-
 Xabiroi
 Ikastolen Elkartea








Edo... BELDURREZKO ISTORIOAK...

7.-
 Beldurraren gaztelua (2): Joko arriskutsua
Anna Vivarelli
 Mezulari








EUSKARAZKO PRODUKTUEN KATALOGOAN NOBEDADE GUZTIAK DITUZUE IKUSGAI, BAI LIBURUETAN, MUSIKAN, ALDIZKARIETAN...