Wikipedian begiratuta, honakoa irakur dezakegu: "San Tomas jaia Euskal Herriko hiri eta herri askotan abenduaren 21ean —San Tomas egunez— egiten den baserritarren feria eta jaia da."
Historiari buruz, honakoa dio: Feriak XIX. mendean du jatorria. Baserritar asko maizter bizi ziren euren baserrietan, eta aldiro errenta ordaindu behar zioten nagusi edo jabeari. Errenta ordaintzeko eguna San Martin (azaroaren 11) izaten zen, baina azkenean San Tomas eguneraino luzatzen zen epea. Egun horretan baserritarrak hirira jaisten ziren errenta ordaintzera, eta, bide batez, euren produktuak (barazkiak, kapoiak, oilaskoak...) saldu eta beste batzuk erosten zituzten.

BERRIA egunkariak "Txistorra eta jendetza kaleetan" izenburupean, hemen irakur dezakezuen artikulua publikatu du.
Bilboko azokan 100.000 pertsona inguru espero dituzte gaur BERRIAk dioenaren arabera :
"Egun handia izaten da, eta horren tamainara egokitzen dira bi hiriburuak. Bilbon, esaterako, 280 postu jarri dituzte Areatzan eta Zazpikaleetan zehar, eta, beste urtebetez, 100.000 pertsona inguru espero dituzte. Azokaren 69. aldia izango da, eta postuak 09:00etan zabaldu dituzte, 22:00 arte."
Donostian aurten "Potxola" izeneko txerria izango da protagonista. Bideoa ikusi eta informazioa irakurtzeko EITBk webgune berezia du, IKUSI.
iruzkinik ez:
Argitaratu iruzkina