Arte Erromanikoa: XI. eta XII. mendeak
San Martin de Fromista da estilo honen adierazle garrantzitsuenetakoa.
EZAUGARRIAK:
- Lehio txikiak, eliza ilunak
- Ez oso altuak
- Puntu erdiko arkuak
- Dorreak
- Portadak eskulturaz beteta
- Horma lodiak
- Barruko hormak apainduta
- Elizaren atzealdea: absidea
Arte Gotikoa:XIII., XIV. eta XV.mendeak
Notre Dame (Paris) da arte estilo honen adibideetako bat.
Gertuago ere badaukagu beste bat...
Portugaleteko Santa Maria eliza:
EZAUGARRIAK:
- Arku zorrotzak
- Horma meheak
- Eraikinak oso altuak
- Hormetan lehio asko, beiratez apainduak, eliza argitsuak
- Beirate zirkular handiak (borobil formako lehioak): arrosa lehioak
2017(e)ko urtarrilaren 31(a), asteartea
2017(e)ko urtarrilaren 25(a), asteazkena
2017(e)ko urtarrilaren 22(a), igandea
2017(e)ko urtarrilaren 16(a), astelehena
Gure abestiak: Hesian - Behar Zaitut
Nire zilborretik altxatu ditut begiak, gaur konturatu naiz ze min egiten duen egiak
Ispilu faltsu hontatik kendu dut begirada, ez zait batere gustatzen orain ikusten dudana
Nire zilborretik altxatu ditut begiak, gaur konturatu naiz ze min egiten duen egiak
Ispilu faltsu hontatik kendu dut begirada, ez zait batere gustatzen orain ikusten dudana
Ez zen iguala ere barkamena eskatzea, behar dugunaren bila aldiz ezagutzea
Horrekin zerbait lortuko duela jakinez gero, nire zainak moztuko nituzke zure mina baretzeko
TA GAUR, ONDOAN BEHAR ZAITUT BERRIRO, EZ NAIZ NIRE BIZITZAREN JABE
ZAILA, EGITEN ZAIT AURRERA EGITEA, NEGAR BATEAN ERORI GABE
Nire zilborretik altxatu ditut begiak, gaur konturatu naiz ze min egiten duen egiak
Ispilu faltsu hontatik kendu dut begirada, ez zait batere gustatzen orain ikusten dudana
Ez da gezurra izan sentitzen dudan guztia, ezta zugatik emango nuela nire bizia
Jakin ezazu inoz gehiago ez dizut hutsik egingo, ta nire barruan izango zarela betiko
TA GAUR, ONDOAN BEHAR ZAITUT BERRIRO, EZ NAIZ NIRE BIZITZAREN JABE
ZAILA, EGITEN ZAIT AURRERA EGITEA, NEGAR BATEAN ERORI GABE
TA GAUR, ONDOAN BEHAR ZAITUT BERRIRO, EZ NAIZ NIRE BIZITZAREN JABE
ZAILA, EGITEN ZAIT AURRERA EGITEA, NEGAR BATEAN ERORI GABE
2017(e)ko urtarrilaren 13(a), ostirala
HIZTEGIA
ZER EGIN HITZ BAT ULERTZEN EZ DUGUNEAN??
Batzutan testu bat irakurtzen ari garenean, hitz bat edo beste ulertzeko zailtasunak ditugu. Egia da testua osotasunean irakurrita sarritan ulertzeko gai garela, baina...
Hitzen esanahia argitu nahian zabiltzatenean, HIZTEGIA erabiltzen duzue, ezta?
Sarean bada HIZTEGI guztiak (edo gehienak!) biltzen dituen webgune bat: www.hiztegia.net
www.hiztegia.net-en hiztegiak motaren arabera banatuta agertzen dira: orokorrak, sinonimoak...
Euskaratik erderara itzultzen duten hiztegiak ondo daude zalantzak argitzeko, baina... hobe definizioa topatzen badugu, ez duzue uste?
Horretarako egokiena ENTZIKLOPEDIAK atalera jotzea izango da.
Hemendik aurrera ez dago aitzakiarik!!! Baliabideak zuen esku dituzue, aprobetxatu!!
2017(e)ko urtarrilaren 11(a), asteazkena
Ezina ekinez egina
Beste eskola bateko irakasle den Cristinak bideo hau eskegi du bere YOUTUBEko kanalean gaur.
Batzutan dirudiena baino gehiago egin dezakegu saiatzen bagara, ezta?
Batzutan dirudiena baino gehiago egin dezakegu saiatzen bagara, ezta?
2017(e)ko urtarrilaren 9(a), astelehena
Pest da KORRIKAren IBILBIDEA!
Zapatilak prest?
Dagoeneko 2017an sartu gara eta KORRIKA ate joka daukagu!
Antolatzaileek ibilbidearen berri eman dute gaur.
SESTAOTIK NOIZ PASATUKO DEN IKUSI AL DUZUE?
Dagoeneko 2017an sartu gara eta KORRIKA ate joka daukagu!
Antolatzaileek ibilbidearen berri eman dute gaur.
Hemen informazio guztia:
2017(e)ko urtarrilaren 8(a), igandea
Padlet IBAIEKIN LAN EGITEKO
Padlet programa erabiliko dugu gaurkoan.
Guztion ideiak partekatzeko tresna ezinhobea da PADLET, bakoitzak bere ideiak, bere ordenagailutik guztiekin partekatzeko baliabidea.
Zenbat ibai izen ezagutzen ditugu??
Esteka hauxe da: https://padlet.com/irakasleeider/ibaiak
HEMEN INFORMAZIOA ETA BIDEOA
IKUSI BIDEOA EUSKARAZ
Etiketak:
aplikazioa,
ibaiak,
IKT,
Padlet
Kokapena:
Bilbao, Vizcaya, España
Harpidetu honetara:
Mezuak (Atom)