ZER EGIN HITZ BAT ULERTZEN EZ DUGUNEAN??
Batzutan testu bat irakurtzen ari garenean, hitz bat edo beste ulertzeko zailtasunak ditugu. Egia da testua osotasunean irakurrita sarritan ulertzeko gai garela, baina...
Hitzen esanahia argitu nahian zabiltzatenean, HIZTEGIA erabiltzen duzue, ezta?
Sarean bada HIZTEGI guztiak (edo gehienak!) biltzen dituen webgune bat: www.hiztegia.net
www.hiztegia.net-en hiztegiak motaren arabera banatuta agertzen dira: orokorrak, sinonimoak...
Euskaratik erderara itzultzen duten hiztegiak ondo daude zalantzak argitzeko, baina... hobe definizioa topatzen badugu, ez duzue uste?
Horretarako egokiena ENTZIKLOPEDIAK atalera jotzea izango da.
Hemendik aurrera ez dago aitzakiarik!!! Baliabideak zuen esku dituzue, aprobetxatu!!
iruzkinik ez:
Argitaratu iruzkina