2016(e)ko urriaren 27(a), osteguna

Movie Makerekin jolasean: EDERen bideoa, Urria 2016

Europako Ibaiak, errepasatzeko baliabideak

Gogoan izan EUROPAKO IBAIAk ikasi behar dituzuela datorren astean egingo dugun azterketarako.

Koadernoan egin ditugun eskemak dituzue, mapak... Liburuan ere badaukazue informazioa, mapa, isurialdeen inguruko informazioa...

Ni sarean bueltaka ibili naiz ...



MAPAS INTERACTIVOS FLASH webgunean praktikatzeko mapak dituzue, hor ikusiko duzue benetan kontrolatzen dituzuen ibai guztiak ala ez.

Horrez gain, beste hainbat joko ere badira. DIDACTALIAren webgunea erabili dezakezue. Aukeratu mapak, Europakoak, Ibaiak... eta hor aukera batzuk dituzue.




NARRAZIOA. Idazten hasi aurretik irakurtzeko

NARRAZIOA egitea dagokigun honetan, zenbait informazio bildu dizuet.

Blog batean agertutako informazioan oinarritu naiz gomendio hauek idazteko, gehiago jakin nahi baduzue, hauxe helbidea:


EGITURA (kasu honetan ipuinarena):














GURE NARRAZIOAREN ELEMENTUAK:






















ANTOLATZAILEAK, ideiak lotzeko ezinbestekoak:










Antolatzaileen zerrenda ikusteko, egin KLIK HEMEN

GOGORATU, IDEIA 1 = PARAGRAFO 1

2016(e)ko urriaren 26(a), asteazkena

JOKO EGUNA, argazki batzuk

Gaur JOKO EGUNA izan dugu eskolan. Atsedenaldia modu ezberdinean pasatzeko aukera izan dugu eta benetan ondo pasatu dugu, ezta?




 Zer iruditzen zaizkizue?

2016(e)ko urriaren 23(a), igandea

Espainiako isurialdeak

Espainiako ibaiak apur bat gogoratu eta isurialdeen eskema egitea da egun hauetako lana.

Ziur mapa honekin argiago ikusiko duzuela isurialde bakoitza: kantauriarra, mediterraneoa eta atlantikoa.


Mapen bidez ikasten

Azken boladan mapekin gora eta behera gabiltza.

Batzuk errezago ikasten ditugu, gehiago interesatzen zaizkigulako, edo ezagutzen ditugun leku edo paisaiak agertzen direlako...

Beste batzuk, ordea... gatz egiten zaizkigu,ezta?

Sarean bada webgune oso interesgarri bat mapak beste modu batean erabili, ulertu eta ikasteko:




Jolasean asko ikasten da, lagunok! mapa batetik bestera salto eginez, errezago diren horietatik (bakoitzak erraztasuna izango du batzuetan edo beste batzuetan), apur bat zailagoak direnetara, ikasteko, edo birpasatzeko, edo lagun bat, bi edo hirurekin elkartu eta ea zenbat asmatzen dituzuen.

Adibidez, ESPAINIAKO IBAIAK, 5.mailan ikasi zenituzten eta aurten birpasatu besterik ez dugu egingo, agian gogoratzeko ondo egin daiteke, ezta?


Hor markatuta agertzen den ibai hori zein den ba al dakizue??

Espainiako ibaiekin aritzeko mapa bat baino gehiago dago, hauek estekak:

http://serbal.pntic.mec.es/ealg0027/esparios2eb.html

http://serbal.pntic.mec.es/ealg0027/esparios2e.html

http://serbal.pntic.mec.es/ealg0027/esparios2e.html

Zergatik ez diguzue zuen emaitzaren "pantallazo" bat jartzen eta horrela ikusiko dugu nor dabilen finago???? (iruzkinetan nahi duzuena jarri dezakezue!)




VOKIrekin jolasean, animatuko zarete?

Aurreko egunetan nire VOKIaren inguruan hitz egiten egon garenez, pentsatu dut interesgarria izan daitekeela zuei honen inguruko informazio gehiago helaraztea.

Hainbat informazio eskuratu ditut zuek ere VOKIA egitera animatu zaitezten.

Artatzuinfor izeneko blogean honakoa dio VOKI programaren inguruan:

 Artatzuinfor

Lehenik eta behin, kontutan hartu, testuak esaten duen bezala, ERREGISTRATU beharko duzue. Horretarako zuen helbide elektronikoa eskatuko zaizue, besterik ez.

Euskaraz pertsonaia bakarra dago, niri euskaraz egin dezazuen gustatuko litzaidake, baina beste hizkuntza batean trebatzeko ere balio du!

Euskaraz bada hainbat informazio sarean. Ziur erabilgarri izango zaizuela zuen VOKIa sortzeko:

Mondragon Unibertsitateko ikasleek tutorial sinple hau sortu dute:

https://sites.google.com/a/mondragon.edu/irakaslearen-rola-hartu-eta-web-2-0-tresna-bat-zuen-ikaskideei-irakatsi/voki-noel-calvo-julen-otxandiano-eta-beinat-boada/3-tutoriala




Gaztelaniaz dauden tutorial bat ere bilatu dizuet:




Ea ba animatzen zareten!!!!! zuen VOKI pertsonaiak ezagutzeko irrikitan gaude!!!

Iruzkinetan utzi ditzakezue zuen pertsonaiaren esteka guztiek ikusteko!!

2016(e)ko urriaren 19(a), asteazkena

Sugartxo ALBIZen, 2019/10/19

Gaur Sugartxo, eskolako euskaldunen laguna, eskolara etorri da.

Gure ikasleen laguntzaz errefuxiatuek bizi duten egoeraren berri eman die Sugartxok ikaslerik txikienei.

Eskerrik asko 6.Cko laguntzaileei!!

Hona hemen argazki eta bideo batzuk:













2016(e)ko urriaren 17(a), astelehena

Perpaus Bakunaren Elementuak

Gaur apur bat galduta ibili zarete batzuk perpausen elementuei buruzko ariketak egiten (zuzentzen) ibili garenean.

Sarean bueltaka ibili naiz eta, kontzeptuak argitzeko asmoz, topatu dudana zuekin partekatzea pentsatu dut.

Perpausen elementurik garrantzitsuena ADITZA izaten da... probatu al duzue aditzik gabeko esaldia egiten?


Aditzarekin batera, ADITZONDOA;


Oinarrizko beste elementu bat, IZENA da, etengabe erabiltzen dugu... ezta? animaliak, gauzak, pertsonak, lekuak... izendatzeko.





Eta izen hori, nolakoa da? alegia, pertsona edo leku hori, nolakoa da? polita, itsusia, handia, txikia... horretarako IZENONDOAK erabiltzen ditugu




Izenaren ordez erabiltzen ditugunak IZENORDAINAK dira, 
adibidez: nik egin dut, edo, zu joan zara.



Ea ba informazio hau irakurrita ikasitakoa gogoratu eta gauzak argitzen goazen.

Zer iruditu zaizue? Zuen komentarioak asko eskertuko nituzke, batzutan ez dakit mezu hauek oso baliagarriak diren ala ez...


Informazioa iturri hauetatik atera dut:

http://lehenhezkuntza.blogspot.com.es/2013/09/perpaus-bakunaren-elementuak_18.html

http://www.ikas.org/baliabideak/IMG/pdf/gramatika.pdf

Euskal Herriko mendiak kokatzen

28-29.orrialdeetan Euskadiko mendi eta ordokiak kokatzen ibili gara: kostaldeko mendiak, barnealdeko mendiak, etab.

Euskal Herriko Mendien kokapenean trebatzeko joko sinplea duzue honakoa:

https://www.educaplay.com/es/recursoseducativos/860481/euskal_herriko_mendiak.htm



Ea zenbat asmatzen dituzuen!



2016(e)ko urriaren 16(a), igandea

Euskadi

Aurreko sarreran EUSKAL HERRIAri buruz aritu bagara, oraingoan EUSKADI definitzea dagokigu.

Jo dezagun oraingoan ere Euskal WIKIPEDIAk ematen duen definiziora:

Euskal Autonomia Erkidegoa —maiz Euskadi izenaz aipatua— Euskal Herriko mendebaldeko zatia da, eta Espainiaren iparraldekoautonomia erkidego bat osatzen du 1979. urteaz geroztik.
ArabaGipuzkoa eta Bizkaiko lurraldeak biltzen ditu. Erkidegoko hiriburua, izatez, Gasteiz da, eta bertan aurkitzen dira Eusko Jaurlaritza eta Eusko Legebiltzarra.


Euskal Herriaren kasuan 7 probintziez hitz egin badugu, kasu honetan 3 dira aipatzekoak: Bizkaia, Gipuzkoa eta Araba.

Euskal Autonomia Erkidegoa hiru lurralde historikoetan banatzen da:


Euskal Herriko mugak ezagututa, erraz esan ditzakegu zeintzuk diren Euskadirekin muga egiten duten lurraldeak, ezta?

Iparraldean Bizkaiko golkoarekin eta Pirinio Atlantikoak departamenduarekin egiten du muga, hegoaldean ErrioxaGaztela eta Leon eta Nafarroa Garaiarekin, mendebaldean Kantabriarekin eta ekialdean Nafarroa Garaiarekin.

Euskal Herria

Kontzeptuak argitze aldera eta nahasterik ez egoteko, informazio apur bat bildu dizuet sarrera honetan.

Gelan gehiago hitz egingo dugu honen inguruan, baina ziur ondo etorriko zaizuela informazio apur bat.


Hainbat dira erabili daitezkeen informazio iturriak, (gogoratu interneten dagoen informazio guztia ez dela beti fidagarria!!), gaurkoan EUSKAL WIKIPEDIARA joko dugu.

Euskal Herriari buruz honakoa dio:


Euskal Herria Europako herrialde bat da. Historikoki euskaldunen eta euskararen lurraldea da, Pirinio mendien mendebaldean kokatua, Frantzia eta Espainiaren arteko muga egiten duen mendilerroan, eta Bizkaiko golkorantz zabaltzen dena. Zazpi herrialde edo probintzia hauek barne hartzen ditu: ArabaBizkaiaGipuzkoaLapurdiNafarroa BehereaNafarroa Garaia eta Zuberoa

Kokapenari buruz, ondo dakizue zuek non kokatzen den, ezta? Europako mapa lantzen egon zinetenean ikusi zenuten.


Eta zer daukagu "ondoan"? Zeintzuk herrialderekin egiten du muga Euskal Herriak?

Euskal Herriak mugakide hauek ditu:
Hegoaldean Espainiako hiru autonomia erkidego:



Probintziak zeintzuk diren, ziur nago badakizuela, baina... ondo egoten da gogoratzea, ezta?




Euskadiko erliebea lantzen

Ez al duzue uste irakurtzen baino askoz gehiago ikasten dela egiten?

Eskemak egiten ditugu, mapak ere egin ditugu (koloreak jarri, eskatzen diren elementuak kokatu...), hamaika azalpen ere bai, baina...

Gaurkoan zuek izango zarete protagonista, esteka honetan duzuen mapa ez da bakarrik ikusteko, baizik eta zuek trebatzeko, mendilerro eta mendiak non dauden gogoratzeko aukera ezinhobea duzue...



2016(e)ko urriaren 14(a), ostirala

Espainiako Kostaldeak

Azken egunotan Espainiko Kostaldeak ikusten (eta ikasten!) egon gara.

Dagoeneko koadernoan egindako eskema duzue (hiru kostaldeak biltzen dituena, ezta?), baita mapa ere (koloreekin eta zuek eginda askoz hobeto ikusiko duzue liburuan baino!).

Nik, sarean hainbat mapa eta informazio bilatu ditut zuek ikusteko. Ziur nago ikasterako orduan lagungarri izango zaizkizuela.

(Batzuk, zoritzarrez, gaztelaniaz daude, baina bueno, zuek azkarrak zarete eta euskaraz arazorik gabe ikasiko dituzue kostaldeak eta hauen ezaugarriak!)

MAPA:

Gogoratu Espainiako kostaldeei buruz hitz egiten dugunean hiru zonalde bereizten ditugula:

- Kostalde Kantauriarra
- Kostalde Atlantikoa
- Kostalde Mediterraneoa



JUGANDO Y APRENDIENDO izeneko BLOGEAN, Maria Luisa Arias deitzen den irakasle batek bere ikasleentzako gaiaren inguruko hainbat azalpen eta joko prestatu ditu.

Gaztelaniaz badaude ere, agian interesgarri zaizue, sarean dago zuek nahi duzuenean ikusteko.



Hauxe blogaren helbidea:

https://luisamariaarias.wordpress.com/tag/costas-de-espana/

Zorionak LAURA!!

Gaur Laurak bere urtebetetzea ospatzeko goxokiak ekarri dizkigu: ESKERRIK ASKO, LAURA!!

Artista itzela zure lehengusina, oso polita zure tarta, eta oso goxoa!!

MILA KILO ZORION!!

ONDO BAINO HOBETO OSPATU!



2016(e)ko urriaren 4(a), asteartea

Pigmalion efektua, bideoa


Ba al dakizue zer den?

Wikipediak honakoa dio:

Hezitzaileek ikasleengan dauzkaten usteak edo itxaropenak neurtzeko moduko ondorioak izaten ditu. Hezitzaileak ikasleengan itxaropen handiak dituenean ikasleek emaitza hobeak lortzen dituzte itxaropena txikia denean baino. Itxaropen handiek Pigmalion efektu positiboa dakartzatela esaten da. Ikasleengan konfiantza gutxi izateak Pigmalion efektu negatiboa dakar.


Errazagoa da ulertzen bideo labur hau ikusita...


2016(e)ko urriaren 1(a), larunbata

Bilboko Portua ezagutzera goaz!

Hainbat gauza kontatuko dizkigute Bilboko Portuan, tailerrak egiteko aukera izango dugu, autobusean Bilboko Portua ezagutu...



Zer dakigu Bilboko Portuari buruz?


Ikus dezagun bideo bat burua kokatzeko: