Azken egunotan Espainiko Kostaldeak ikusten (eta ikasten!) egon gara.
Dagoeneko koadernoan egindako eskema duzue (hiru kostaldeak biltzen dituena, ezta?), baita mapa ere (koloreekin eta zuek eginda askoz hobeto ikusiko duzue liburuan baino!).
Nik, sarean hainbat mapa eta informazio bilatu ditut zuek ikusteko. Ziur nago ikasterako orduan lagungarri izango zaizkizuela.
(Batzuk, zoritzarrez, gaztelaniaz daude, baina bueno, zuek azkarrak zarete eta euskaraz arazorik gabe ikasiko dituzue kostaldeak eta hauen ezaugarriak!)
MAPA:
Gogoratu Espainiako kostaldeei buruz hitz egiten dugunean hiru zonalde bereizten ditugula:
- Kostalde Kantauriarra
- Kostalde Atlantikoa
- Kostalde Mediterraneoa
JUGANDO Y APRENDIENDO izeneko BLOGEAN, Maria Luisa Arias deitzen den irakasle batek bere ikasleentzako gaiaren inguruko hainbat azalpen eta joko prestatu ditu.
Gaztelaniaz badaude ere, agian interesgarri zaizue, sarean dago zuek nahi duzuenean ikusteko.
Hauxe blogaren helbidea:
https://luisamariaarias.wordpress.com/tag/costas-de-espana/
iruzkinik ez:
Argitaratu iruzkina