2016(e)ko urriaren 16(a), igandea

Euskal Herria

Kontzeptuak argitze aldera eta nahasterik ez egoteko, informazio apur bat bildu dizuet sarrera honetan.

Gelan gehiago hitz egingo dugu honen inguruan, baina ziur ondo etorriko zaizuela informazio apur bat.


Hainbat dira erabili daitezkeen informazio iturriak, (gogoratu interneten dagoen informazio guztia ez dela beti fidagarria!!), gaurkoan EUSKAL WIKIPEDIARA joko dugu.

Euskal Herriari buruz honakoa dio:


Euskal Herria Europako herrialde bat da. Historikoki euskaldunen eta euskararen lurraldea da, Pirinio mendien mendebaldean kokatua, Frantzia eta Espainiaren arteko muga egiten duen mendilerroan, eta Bizkaiko golkorantz zabaltzen dena. Zazpi herrialde edo probintzia hauek barne hartzen ditu: ArabaBizkaiaGipuzkoaLapurdiNafarroa BehereaNafarroa Garaia eta Zuberoa

Kokapenari buruz, ondo dakizue zuek non kokatzen den, ezta? Europako mapa lantzen egon zinetenean ikusi zenuten.


Eta zer daukagu "ondoan"? Zeintzuk herrialderekin egiten du muga Euskal Herriak?

Euskal Herriak mugakide hauek ditu:
Hegoaldean Espainiako hiru autonomia erkidego:



Probintziak zeintzuk diren, ziur nago badakizuela, baina... ondo egoten da gogoratzea, ezta?




iruzkinik ez:

Argitaratu iruzkina