2016(e)ko urriaren 17(a), astelehena

Perpaus Bakunaren Elementuak

Gaur apur bat galduta ibili zarete batzuk perpausen elementuei buruzko ariketak egiten (zuzentzen) ibili garenean.

Sarean bueltaka ibili naiz eta, kontzeptuak argitzeko asmoz, topatu dudana zuekin partekatzea pentsatu dut.

Perpausen elementurik garrantzitsuena ADITZA izaten da... probatu al duzue aditzik gabeko esaldia egiten?


Aditzarekin batera, ADITZONDOA;


Oinarrizko beste elementu bat, IZENA da, etengabe erabiltzen dugu... ezta? animaliak, gauzak, pertsonak, lekuak... izendatzeko.





Eta izen hori, nolakoa da? alegia, pertsona edo leku hori, nolakoa da? polita, itsusia, handia, txikia... horretarako IZENONDOAK erabiltzen ditugu




Izenaren ordez erabiltzen ditugunak IZENORDAINAK dira, 
adibidez: nik egin dut, edo, zu joan zara.



Ea ba informazio hau irakurrita ikasitakoa gogoratu eta gauzak argitzen goazen.

Zer iruditu zaizue? Zuen komentarioak asko eskertuko nituzke, batzutan ez dakit mezu hauek oso baliagarriak diren ala ez...


Informazioa iturri hauetatik atera dut:

http://lehenhezkuntza.blogspot.com.es/2013/09/perpaus-bakunaren-elementuak_18.html

http://www.ikas.org/baliabideak/IMG/pdf/gramatika.pdf

iruzkinik ez:

Argitaratu iruzkina