2016(e)ko urriaren 23(a), igandea

Mapen bidez ikasten

Azken boladan mapekin gora eta behera gabiltza.

Batzuk errezago ikasten ditugu, gehiago interesatzen zaizkigulako, edo ezagutzen ditugun leku edo paisaiak agertzen direlako...

Beste batzuk, ordea... gatz egiten zaizkigu,ezta?

Sarean bada webgune oso interesgarri bat mapak beste modu batean erabili, ulertu eta ikasteko:




Jolasean asko ikasten da, lagunok! mapa batetik bestera salto eginez, errezago diren horietatik (bakoitzak erraztasuna izango du batzuetan edo beste batzuetan), apur bat zailagoak direnetara, ikasteko, edo birpasatzeko, edo lagun bat, bi edo hirurekin elkartu eta ea zenbat asmatzen dituzuen.

Adibidez, ESPAINIAKO IBAIAK, 5.mailan ikasi zenituzten eta aurten birpasatu besterik ez dugu egingo, agian gogoratzeko ondo egin daiteke, ezta?


Hor markatuta agertzen den ibai hori zein den ba al dakizue??

Espainiako ibaiekin aritzeko mapa bat baino gehiago dago, hauek estekak:

http://serbal.pntic.mec.es/ealg0027/esparios2eb.html

http://serbal.pntic.mec.es/ealg0027/esparios2e.html

http://serbal.pntic.mec.es/ealg0027/esparios2e.html

Zergatik ez diguzue zuen emaitzaren "pantallazo" bat jartzen eta horrela ikusiko dugu nor dabilen finago???? (iruzkinetan nahi duzuena jarri dezakezue!)




iruzkinik ez:

Argitaratu iruzkina