2016(e)ko urriaren 16(a), igandea

Euskadi

Aurreko sarreran EUSKAL HERRIAri buruz aritu bagara, oraingoan EUSKADI definitzea dagokigu.

Jo dezagun oraingoan ere Euskal WIKIPEDIAk ematen duen definiziora:

Euskal Autonomia Erkidegoa —maiz Euskadi izenaz aipatua— Euskal Herriko mendebaldeko zatia da, eta Espainiaren iparraldekoautonomia erkidego bat osatzen du 1979. urteaz geroztik.
ArabaGipuzkoa eta Bizkaiko lurraldeak biltzen ditu. Erkidegoko hiriburua, izatez, Gasteiz da, eta bertan aurkitzen dira Eusko Jaurlaritza eta Eusko Legebiltzarra.


Euskal Herriaren kasuan 7 probintziez hitz egin badugu, kasu honetan 3 dira aipatzekoak: Bizkaia, Gipuzkoa eta Araba.

Euskal Autonomia Erkidegoa hiru lurralde historikoetan banatzen da:


Euskal Herriko mugak ezagututa, erraz esan ditzakegu zeintzuk diren Euskadirekin muga egiten duten lurraldeak, ezta?

Iparraldean Bizkaiko golkoarekin eta Pirinio Atlantikoak departamenduarekin egiten du muga, hegoaldean ErrioxaGaztela eta Leon eta Nafarroa Garaiarekin, mendebaldean Kantabriarekin eta ekialdean Nafarroa Garaiarekin.

iruzkinik ez:

Argitaratu iruzkina